Yoigo LUZ y GASen argi-fakturaren konparatzailea
Hartu faktura berria, eman datu hauek eta guk kalkulatuko dugu gurekin zenbat ordainduko zenukeen zehazki.
Formulario honen bidez emandako datuak Energía Colectiva SL-k (Yoigo LUZ y GAS) tratatuko ditu zurekin harremanetan jartzeko bide elektroniko edo ez-elektronikoen bidez merkataritza-helburuetarako. Zure eskubideak erabil ditzakezu solicitudeslopd@energiacolectiva.es helbidera idatziz. Informazio gehiago pribatutasun-politikan.
Eta abantaila gehiago Yoigo LUZ y GAS rekin
Ongietorriko deskontuak
30 €-ko deskontua duzu zure argi-fakturan Yoigo LUZ y GAS ra etortzeagatik
Argi % 100 berdea
Iturri berriztagarri eta garbietatik. Gainera, gasa kontratatzen baduzu, zure karbono-aztarna konpentsatzen dugu.
App bat zure lasaitasunerako
Zure kudeaketa guztia leku berean. Aztertu eta jarri gurekin harremanetan edozein unetan.
Iraunkortasunik gabe
Libre zara aukeratzeko. Gure tarifek ez dute iraunkortasunik.
Lagun plana
Ekarri lagunak Yoigo LUZ y GAS ra, eta lortu 20 € -ko deskontua (BEZa barne) zuretzat eta argia kontratatzen duten guztientzat.
Ez dago bi hiru gabe
Batu Argia + Gasa + Telefonia eta lortu 9 €/ hilabete deskontua (BEZa barne) zure telefono-fakturan, Yoigo LUZ y GAS delako
Galderarik duzu? Jakintsuek ere zalantzak izaten dituzte
Konparatzailean iraganeko hilabete jakin bateko kontsumo-datuak eskatzen dizkizugu eta Yoigo LUZ y GAS-(e)ko prezioekin alderatzen ditugu. Horrela, hilabete jakin bateko zure kontsumoarekin, gurekin zer ordainduko zenukeen esan diezazukegu. Modu honetan, aldatzea errentagarria den ikus dezakezu.
Noski. Yoigo-(e)koa bazara eta energia Yoigo LUZ y GAS-(e)ra aldatzen baduzu, hilean 9€ gutxiago ordainduko duzu telefonian. 6€ argiagatik eta 3€ gasagatik.
Ez. Ez dago inoiz iraupen-konpromisorik EnergyGO-n.
Ez ziren horiek? Eskuratu informazio eta ohiko galdera guztiak laguntza atalean.
Yoigo LUZ y GASen argi-fakturaren konparatzailea
Zaila da etorkizunari aurrea hartu eta konpainiaz aldatzeak aurreztea ekarriko ote digun jakitea; hala ere, estimazioak eta baita datu zehatzak ere erakusten dituzten tresnak eta sistemak erabil ditzakegu. Yoigo LUZ y GAS horrelako formulak erabiltzen dituzten konpainietako bat da.
Formula horietako bat fakturak alderatuz erabiltzen den argi-fakturaren konparatzailea da. Konpainia honek hil jakin bateko faktura bat eskatzen digu eta hil horretan aplikatu zituen prezioekin alderatzen du. Horrela, Yoigo LUZ y GAS zerbitzuan egon izan bagina zenbat ordainduko genukeen objektiboki jakin dezakegu.
Nola aurreztu argiaren fakturan?
Argiaren fakturan aurreztea hasieran dirudiena baino errazagoa da. Lehenik eta behin, gure egoerara ondoen egokitzen den tarifa aukeratu behar dugu, eta argi-fakturen konparatzaileak edo kalkulagailu elektrikoak lagun diezagukete. Horrez gain, gure kontsumoari errepara diezaiokegu, ohitura batzuk aldatu eta ditugun energia-beharrez jabetu. Esaterako, ez da gauza bera bulego edo negozio baterako argi-tarifa kontratatzea eta etxebizitza baterako egitea.
