Konpentsatzen dugu
karbono-aztarna,
elkarrekin.
Jende askok du bizitzan egin beharrekoen zerrendan zuhaitz bat landatzea. Hemen ez dugu zerrendarik nahi, ekintzak gustatzen zaizkigu.


Eta, nola egiten da CO2 konpentsazio hori?

Gasa dago, konpentsazioa dago
Bezero batek gasa kontratatzen duenean, martxan jartzen gara haren karbono-aztarna konpentsatzeko.
Ingurunea errespetatzen dugu
Basoberritzeko beharra duen eremu bat bilatzen dugu, ingurunea errespetatuz lagundu eta birpopulatu ahal izateko 🍃.
Zuhaitzak landatzen ditugu eta CO2 xurgatzen dugu
Bezero bakoitzak isurtzen duen CO2a zenbatzen dugu eta zuhaitzak landatzen goaz xurga dezan eta, aldi berean, oxigenoa sor dezan.
Ondo egiten da, edo ez da egiten
Profesionalak zuhaitz horiek zaintzen eta ongarritzen joaten dira indartsu haz daitezen eta harro egon gaitezen. Haiez eta gutaz.
Segurtasuna plus bat da
Zuhaitzak albeoloan landatzen ditugu, eta ez hazian, behar bezala errotuko direla ziurtatzeko.
Gauzak
aldatzen dituzten
gauzak
Birlandaketa-eremua
Torimbia hondartza, Llanes (Asturiasko Printzerria).
Basoberritzearen arrazoia
Hainbat sutek duela urte batzuk baso- eta abeltzaintza-eremu hau degradatzea eragin zuten.
Landatutako espezieak
Eremuko bertako espezieak: urkia, astigarra, sahatsa, gaztainondoa, artea eta otsalizarra.

Galderarik duzu? Jakintsuek ere zalantzak izaten dituzte
Gure gas-bezeroen kontsumoa zenbatzen joango gara eta hilabetez hilabete zuhaitzak landatzen joango gara sortzen ari den karbono-aztarna konpentsatzeko.
Zainketak zure zuhaitzaren espeziearen eta urteko garaiaren araberakoak izango dira. Bosquiako langile espezializatuen laguntza izango dugu ahalik eta hobekien zaintzeko.
Torimbia hondartzako eremua basoberrituko dugu, Llanes-en (Asturiasko Printzerria).
Basoberritzearekin aurrera goazen heinean, gure bezeroei bilakaera osoaren berri ematen joango gara. Ekintza bateratua da hau, eta beti egongo zarete informatuta.
Ez zaitugu geratzera behartuko eta pozik egongo gara zure kontsumoak isuritako CO2 guztia konpentsatzen zurekin elkarlanean aritu izanaz.
Ez ziren horiek? Eskuratu informazio eta ohiko galdera guztiak laguntza atalean.