Yoigo LUZ y GAS argi-faktura: zer da gauza bakoitza? noiz fakturatzen du?

Hauek dira fakturan agertzen diren kontzeptu nagusiak:

  • Kontratatutako potentzia. Orain bi potentzia-tarte ditugunez, bi prezioak ikusiko dituzu.

  • Energia-kontsumoa (hilabete horretan kontsumitzen dituzun kWh-ak). Tarte bakoitzaren prezioaren arabera banakatuta ere ikusiko dituzu.

  • Zerga elektrikoa, normalean potentziari eta kontsumoari % 5,11 aplikatzen diena.

  • Kontagailuaren alokairua, banatzailearen jabetzakoa dena eta haren prezioa Gobernuak ere arautzen duena duzun modeloaren arabera.

Eta, noski, zure eremuaren eta egoeraren arabera aplikatzen den zerga.

Gogoratu Yoigo lineako 6 €/hileko deskontua (BEZa barne) telefonia-fakturan bertan agertuko dela, ez argiaren fakturan.

Hilean faktura bat bidaltzen dizugu, aurreko hilabete naturaleko kontsumoari dagokiona. Ohikoena dagokion aldia itxi ondorengo hilabeteko lehen 10 eta 15 egunen artean jasotzea da (hau da, hilabete bakoitzeko 10etik 15era bitartean jasoko duzu aurreko hilabeteko faktura).

Banatzaileak zure kontagailuaren irakurketak bidaltzen asko atzeratzen bada, baliteke faktura kontsumo-estimazio batean oinarrituta bidali behar izatea. Hori lehen fakturarekin gertatu ohi da. Ez kezkatu, benetako kostura doituko dugu hurrengo fakturan.

Beti abisatuko dizugu faktura berriaren berri SMS bidez, eta zure posta elektronikoan eta Yoigo LUZ y GASren App-ean ikusi ahal izango duzu.