Yoigokoa izan behar al dut Yoigo LUZ y GAS kontratatzeko?

Inolaz ere ez. Gure helburua energiaren sektorea zerbait bidezko eta natural bihurtzea da, eta hori ez da Yoigoko bezeroetara mugatzen.

Gure tarifen gauzarik onena ez da prezioa bakarrik, baizik eta gure bezeroei kontsumoan eraginkorrak izateko eta faktura murrizteko ematen dizkiegun tresnak.

Gainera, Yoigo LUZ y GASren energia kontratatuz, nahi duzun Yoigo linean 6 €/hileko deskontua (BEZa barne) oparitzen dizugu. Bezero ez bazara, Yoigoren beste edozein linea aukera dezakezu (senide batena, lagun batena, zuk nahi duzunarena!).

Eta energia-kontratu bat baino gehiago badituzu, deskontua hainbat aldiz aplika dezakezu, ez dago arazorik. Ordainketan egunean egon eta argi edota gas kontratuak eta telefonoa aktibo izan besterik ez duzu beharko.