Zein potentzia behar du nire negozioak?

Gure webgunean ikusiko duzu negozioetarako tarifak eskaintzen ditugula. Adibidez, 2.0 tarifak (10 kW-ko potentziara iristen direnak) eta 2.1 tarifak (10 kW-tik 15 kW-ra doazenak).

Autonomoa bazara eta etxetik lan egiten baduzu edo bulego txiki bat baduzu, ohikoena 2.0 Tarifa batekin (10 kW baino gutxiago) nahikoa izatea da. Ideia bat egin dezazun, ordenagailu batek 200 eta 250 W arteko potentzia behar du.

Enpresa edo lokal txiki bat baduzu, baliteke zure potentzia-beharrak 2.1 Tarifa batekin (10 kW-tik 15 kW-ra) hobeto egokitzea. Kontuan hartu negozio mota beharrezko potentzia-estimazio hori egiteko orduan (adibidez, sukalde handia duen jatetxe batek potentzia-eskari handia izan dezake).

Zalantzarik duzu? Doan dei diezagukezu 900622700 zenbakira eta guk lagunduko dizugu.