Zeintzuk dira erreklamazio-bideak?
Yoigo LUZ y GASk BEZEROAREN eskura jartzen du bere erreklamazioak edo informazio-eskaerak kanal hauen bidez aurkezteko aukera:
-
Idatziz “ATENCIÓN AL CLIENTE – RECLAMACIÓN” helbideratuta Energía Colectiva S.L.ren bulegoetara, Don Juan de Austria kalea, 28. zk., 4. atea, 46002, Valentzia.
-
Posta elektroniko bidez cliente@yoigoluzygas.com helbidera.
-
Bezeroentzako arretako doako telefonoaren bidez: 900 622 310. Erreklamazio horiek 5 laneguneko epean artatuko dira 15 kW baino gutxiagoko potentzia kontratatua duten erabiltzaileentzat, eta 15 eguneko epean gainerakoentzat.
Gorabeheraren ebazpenarekin pozik ez badago, Energia, Turismo eta Agenda Digitaleko Ministeriora edo kontsumo eta industria edo energia gaietan eskumena duen Autonomia Administraziora jo ahal izango du.
Era berean, Europako Zuzenbidean aurreikusitakoaren arabera, Europako Batzordearen lineako auzien berrikuspen-plataformaren berri ematen da.