Zer gertatzen da kontsumitzen dudana baino energia gehiago sortzen badut?
Ordu jakin batzuetan, gure instalazioak kontsumitzen duguna baino energia gehiago sor dezake; energia hori banaketa-sarean sartzen da. Indarrean dagoen araudiak aurreikusten du 100 kW baino gutxiagoko eguzki-instalazioak soberakinen konpentsazio sinplifikatuaren modalitatera heldu daitezkeela. Horrek esan nahi du kontsumitzen ez duzun energiaren prezioa deskontu gisa aplikatuko zaizula zure fakturan, baina deskontu horren guztizkoa ez da izango kontsumitzen duzun energia osoa baino handiagoa.
Yoigo LUZ y GAS(r)ekin autokontsumoa kontratatzearen abantailak
Yoigo LUZ y GASren bidez eguzki-autokontsumoaren alde egiteak hainbat abantaila ditu zuretzat. Lehenik eta behin, CO2 isuriak murrizten laguntzen duen energia-iturri jasangarri batera sartzeko aukera ematen dizu, eta hilero argi-fakturan gutxiago ordaintzen laguntzen dizu.
Bestalde, onura gehigarri bat lortzeko aukera duzu, enpresa banatzaileak zure etxebizitzek eguzki-plaken bidez sortzen duten energia-soberakinagatik ordain baitezake.