IAren erabileraren gardentasuna

Gure edukietan adimen artifizialaren laguntzaz sortutako edo aldatutako irudiak, ikonoak eta bestelako elementuak aurki ditzakezu. Gure edukiak osatzeko eta informazioa modu bisualagoan aurkezteko erabiltzen ditugu. Argitaratu aurretik, egokiak direla eta gure kalitate- eta gardentasun-irizpideak betetzen dituztela egiaztatzeko berrikusten ditugu.

Adimen artifiziala gure zerbitzuak hobetzeko eta eguneroko kudeaketak errazteko ere erabiltzen dugu, adibidez, zure zalantzak argitzeko edo zuri arreta emateko. IAn oinarritutako tresna batekin hitz egiten baduzu, elkarrizketaren hasieran jakinaraziko dizugu edo bereizgarri batekin identifikatuko dugu, harekin elkarreraginean ari zarela jakin dezazun.

Kasu guztietan, adimen artifizialaren erabilera arduratsu eta gardenaren aldeko apustua egiten dugu, giza gainbegiratzearekin.