Benetan al du eraginik ingurumenean?
Erantzun laburra: Noski baietz.
Erantzun luzea pixka bat konplexuagoa da:
Elektrizitatearen merkatuaren funtzionamendua dela eta, ezin da kontrolatu bonbilla pizteko zure etxera iristen den elektroi horren jatorri zehatza. Elektrizitate-ekoizleek guztia sare berean “isurtzen” dute, eta handik etxe bakoitzera banatzen da. Horrela bermatzen dute ekoizle jakin bateko arazo batek ezin izango duela inoiz bezerorik argirik gabe utzi.
Guk egiten duguna da ziurtatzea energia berdeko ekoizleei gure erabiltzaileek kontsumitzen duten kopuru bera erosten diegula, horrela oreka mantentzeko. Erosketa hori erakunde ofizial batek (CNMC) zigilatutako Jatorri Bermeekin ziurtatzen dugu.
Zenbat eta bezero gehiago pasa eredu horretara eta elektrizitate horren eskaria zenbat eta handiagoa izan, orduan eta handiagoa izango da sektoreko inbertsioa ere, eta pixkanaka balantza % 100 argi berderantz makurtuko dugu.
Ez itxaron gehiago eta batu energia garbiara, gainera zure argi-fakturan aurrezpen nabarmena lortuz Yoigo LUZ y GASren partikularrentzako eta enpresentzako argi-tarifekin.