Nola kalkulatzen dituzue prezioak argiaren CUPSarekin?
“Zure prezioa Yoigo LUZ y GAS” kalkulatzean, zure CUPS zenbakia (kontagailuaren identifikatzailea) ematen diguzu. Informazio horrekin, kontratatuta duzun potentzia eta azken urtean egin duzun kontsumoa ikus ditzakegu.
Ondoren, datu horiek gure prezioarekin biderkatzen ditugu gurekin ordainduko zenukeena simulatzeko. Eta, azkenik, 12z zatitzen dugu hileko estimazio bat emateko. Erraza, ezta?
Gogoratu zenbaki hori batez besteko bat dela, normalena hilabete batzuetan gehiago eta besteetan gutxiago ordaintzea baita. Kontsulta askoz fidagarriagoa egin nahi baduzu (pixka bat luzeagoa bada ere), gure faktura-konparatzailea erabil dezakezu. Horrek ez du hutsik egiten; izan ere, zure benetako kontsumoa gurekin egon bazina ordainduko zenukeen kWh-aren prezioarekin gurutzatzen dugu, Yoigo LUZ y GAS(r)ekin izango zenukeen aurrezpena adieraziz.