Zenbat balio du kontratatutako argi-potentzia aldatzeak?
Tamalez, bai. Potentzia- edo tarifa-aldaketek kostu bat dute, banatzaileak jartzen duena eta gure bidez kobratzen dena.
Kostu hori bi kopuruk osatzen dute. Alde batetik, 10,94 € (BEZa barne) kobratzen dira edozein aldaketa egiteagatik. Bestetik, potentzia handitzen baduzu, 4,50 € inguru handitutako 0,1 kW bakoitzeko.
Adibide bat jartzearren: potentzia murrizten baduzu, 10,94 € ordainduko dituzu. Aldiz, kontratatutako potentzia 0,2 kW handitzen baduzu, 19,92 € ordainduko dituzu (10,94 € aldaketa bat egiteagatik eta 8,98 € potentzia handitzeagatik).
Kanarietan bizi bazara, IGICa aplikatuko zaizu BEZaren ordez (nahiz eta, baldintza jakin batzuekin, baliteke ez aplikatzea).
2021eko ekaineko tarifa-aldaketaren ondorioz, baldintza batzuk daude non aldaketaren zati bat ez den kobratzen. Zure potentzia-handitzeak duzun potentziarik altuena gainditzen ez badu (adibidez, puntako potentzia 3tik 3,5era igotzen baduzu baina haraneko potentzia dagoeneko 3,8an bazegoen), ez zaizu potentzia-handitzearen zatia kobratuko (baina bai aldaketa bat egiteagatiko bidesaria). Gainera, araudi-aldaketaren ondorengo lehen urtean, potentziarik altuena ez gainditzeaz gain lehen edo bigarren aldaketa egiten ari bazara, bidesaria ere ez da kobratuko.
Aldaketak zenbat balioko lizukeen kalkula dezakezu gure kontratazio-formularioan sartuta eta hirugarren urratsera iritsita (“Zure argi-produktua”).